Munduko Sokatira Txapelketan hiru domina lortu zituzten Ibarra Sokatira Taldeko emakumezkoek, brontzezkoa klub bezala, eta zilarrezko bi Euskal Herria ordezkatuz. Ibarrako Udalak omenaldia antolatu du, Ibarrako Koruaren eta Alurr dantza taldearen parte hartzearekin. Igor Zapirain alkateak eskerrak eman dizkie Ibarra Sokatira Taldeari eta bere buru den Eugenio Lopetegiri, «hainbeste urtetan gazteei tira egiteagatik», eta «harrotasuna» sentitzen duela dio ibartar eta alkate bezala, eta herriak ere horrela bizi duela. «Harrotasunez baina harrokeriarik gabe lanean jarraitu beharra dugu, eta ea antzeko emaitzak lortzeko aukera dugun, eta animoak ematen dizkiogu sokatiralariei hori lortzeko».
Oihane Sarasola sokatiralariak ere hitz hartu zuen, eta eskerrak eman zizkion taldeari: «Berez Munduko Txapelketara mutilak eta neskak joatekoak ginen, baina azkenean neskak bakarrik joan ahal izan dugu, arazoak izan genituelako hegaldiekin. Eskerrik asko taldeko mutilei aukera hau emateagatik, Ibarrako Udalari eta Mahalari, beraiei gabe ezingo genuelako aukera hau izan».