Gustura lokatza eta elurra izan arren

Ataria 2026ko martxoaren 16a

Ibarrako Mendi Martxan parte hartu zuten atzo 140 mendizalek, erdiak ibilbide luzean eta beste erdiak motzean.

Eguraldiak ez bazuen lagundu ere, 140 mendizale inguruk parte hartu zuten atzo Ibarrako Mendi Martxan. Horietatik erdiak ibilbide motza egin zuten, eta besteek luzea. Parte hartzaileek lokatz ugari eta elurra aurkitu zuten bidean, baina Ibarrako plazara «oso gustura» azaldu zirela esan dute Bidetxur taldeko antolatzaileek. Bide batez, parte hartzaileen artean inork ez zuela minik edo antzekorik izan gaineratu dute.
 
Mendizaleek goizean goiz kafea izan zuten plazan berotan sartzeko. Bi anoa gune izan zituzten ibilbidean, Orexan aurrenekoa eta Uliko bordan bigarrena. Azkenik, ibilbidea amaitzean, Ibarrako plazan salda eta txorizo pintxoa izan zuten.
 
Argazkiak: Bidetxur mendi taldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!