Ibarrako Udalak «mugikortasun seguruago eta inklusiboago» baterako piktogramak margotu ditu udalerriko bi zebrabidetan; hain zuzen, San Bartolome kaleko 13 eta Zaldune kaleko 6 zenbakietako zebrabideetan margotu dituzte, Uzturpe ikastolarako bidean doazenak. «Gelditu, begiratu, kotxea geldirik eta gurutzatu» adierazten dute eta herritarren segurtasuna errazteko helburuarekin abiatu du egitasmoak udalak
Gaitasun desberdinak dituzten pertsonei zuzenduta daudela jakinarazi du udalak, "batez ere haurrena, adinekoena eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonena (AEN), ez dituztenak ohiko trafiko-seinaleak gainerako herritarrek bezala interpretatzen, baina baliagarriak dira dibertsitate funtzional edo kognitiboren bat duten pertsonentzat ere".
Piktograma hauek mugimendu handia dagoen herriko beste zebrabideetara hedatzea du aurreikusita udalak.