Ibarra Sokatira Taldekoek parte hartuko dute txapelketan, eta bost talde izango dituzte aurkari: Abadiño, Berriozar, Beti-Gazte, Ñapurrak eta Txantrea.
Iaz ere Belabieta kiroldegian jokatu zen 8x8ko txapelketa mistoa. Orduan Ibarrak laugarren postua lortu zuen, eta podiumetik kanpo geratu zen. Lehen postuan Beti Gazte geratu zen, bigarren Txantrea eta hirugarren Berriozar.