Alurr dantza taldearen emanaldia

Ataria 2026ko otsailaren 5a

Urteroko plaza bete du Alurr dantza taldeak Uzturpe Ikastolako egitarauaren barruan. 100 haur eta gazte inguru elkartu dira publiko zabalari kurtso hasieratik honaino ikasi eta jorratutako dantzak erakusteko. Ilusio eta maisutasun handiz aritu dira dantzariak, jantzi koloretsu eta musika berri zein tradizionalekin. 

Emanaldi honetan, gainera, urteko hastapen ikuskizuna izateaz gain, aurrerago datozen beste batzuen berri ere eman dute. Izan ere, urteurren borobil bat ospatzeko egun seinalatuak markatu dituzte. Batez ere, maiatzaren 8 eta 9a. Batak aspaldiko dantzari eta musikariak elkartuko ditu; besteak, berriz, Ibarrako eta beste herri batzuetako dantzari txikienak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!