Hodei magoaren ikuskizuna, Ibarran

Ataria 2026ko otsailaren 2a

'Tutti-magia' ikuskizuna ikusteko aukera izango da otsailaren 20an, 19:00etan, Ibarrako kultur etxean. Familia osoari zuzendutako emanaldia da. 

Ilusionismoaren munduko diziplina desberdinen arteko ibilbidea da Tutti-magia ikuskizuna. «Objektu desberdinen manipulaziotik mentalismoraino, arrisku jokoetatik edo egoera barregarrietatik pasatuz. Parte-hartzez beteriko ikuskizuna, non publikoa magoa bezain protagonista izango da», azaldu du Odei Domingo magoak.

Ibarrako Udalak antolatuta, ikuskizun hori ikusteko aukera izango da otsailaren 20an, 19:00etan, Ibarrako kultur etxean. Ordubeteko iraupena izango du eta 5 urtetik gora ikusleentzat zuzenduta dago. Sarrera doakoa da, baina aurretik gonbidapenak eskatu beharko dira kultur etxean bertan.

Magia Sari Nazionala

2011tik Espainiako Ilusionismo Elkarteko kide izan da Domingo, eta 2014an bere ikuskizuna ekoizteko asmoarekin sortu zuen Hodei Magoa konpainia. Hortik aurrera antzerki ikastaro ugari antolatu ditu. Iaz, Magia Sari Nazionala jaso zuen, «garatutako lanaren eraginagatik eta kalitate artistikoagatik».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!