Kultur astea abiatu dute Uzturpe ikastolakoek

Ataria 2026ko urtarrilaren 27a

Maite Franko ipuin kontalariak, atzo, Ibarrako saioan. UZTURPE IKASTOLA

Otsailak 6a arte denetariko jarduera antolatu dituzte Ibarrako Uzturpe ikastolakoek; besteak beste, musika eta dantza emanaldiak, ipuin kontaketa, hitzaldiak, ate irekiak, mendi irteera eta erakusketak izango dira.

Maite Frankok gidatutako ipuin kontaketa saioa izan zuten atzo, Emeterio Arrese plazan. Gaur, musika emanaldia eskainiko du Loatzo musika eskolak, 18:30etan, elizan. Gainontzeko egunetarako beste hainbat jarduera izango dira. Hona hemen egitaraua:

  • Urtarrilak 30, ostirala
    • 19:30. Alurr dantza taldearen ikuskizuna, 'Orpo, punta, ttak', kiroldegian.
  • Urtarrilak 31, larunbata
    • 10:00. Ate irekiak, Emeterio Arresen. Espazioetan barrena Uzturpeko proiektua ezagutzeko. Hamaiketakoa.
  • Otsailak 1, igandea.
    • 11:00. Mapa eskuan, inguruak ezagutuz, herriko plazatik.
  • Otsailak 5, osteguna
    • 17:30. Ane Ablanedoren hitzaldia, kultur etxean. Hazten laguntzea: muga, askatasuna eta arduraren arteko oreka.
  • Otsailak 6, ostirala
    • 18:00. Munduko zaporeak. Gaztezuloren 10. urteurrenaren harira.
  • Otsailak 2-6
    • Erakusketa kultur etxean. Uzturpe Ikastolako ikasleek egindako argazkien erakusketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!