Hainbat egitasmo antolatu dituzte, Gaztezuloren urteurrena ospatzeko

Ataria 2026ko urtarrilaren 14a

Lehen hitzordua ostirala honetan izango dute Ibarrako plazan; hamar urteko ibilbidea laburbiltzen duen argazki erakusketa eta ikus-entzunezkoa proiektatuko dute.

Ibarrako Gaztezulok 10 urte betetzen ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko hainbat egitasmo egingo dituzte urte honetan zehar. Lehen hitzordua ostiralean izango dute Ibarrako plazan. Egun horretarako Gaztezuloren hamar urteko ibilbidea laburbiltzen duen argazki erakusketa antolatu dute, 17:00etatik aurrera ikusgai izango dena. Horren ostean, 19:00etan, ikus-entzunezko bat proiektatuko dute.

Aurrerago jakinaraziko dituzte gainerako egitasmoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!