Ibarrako Udalak eremu funtzional bat egokitu du kiroldegiko gimnasioan. Eremu funtzional hori gorputz osoa modu eraginkorrean lantzeko diseinatu dute, «indarra lantzeko, eguneroko mugimenduak hobetzeko eta koordinazioa handitzeko helburuarekin». Horretarako, pisu libreko materiala, gorputzaren pisuarekin lan egiteko baliabideak eta mugikortasuna lantzeko elementuak gehitu dituzte bertan.
Udaletik adierazi dutenez, «gune hau egokia da bai hasiberrientzat, eta bai maila aurreratuko erabiltzaileentzat, ariketak zure mailara egokitu daitezkeelako. Horretaz gain, orain arte bezala, entrenamendu osteko luzaketak egiteko ere erabili ahalko duzu».
