Xabi Alonsok ez du jarraituko Real Madrileko entrenatzaile

Ataria 2026ko urtarrilaren 12a

Klubak adierazpen ofizial bat zabaldu du eta entrenatzaile ibartarrarekin akordio batera iritsi direla azaldu du.

2025-2026 denboraldian hartu zuen entrenatzaile ibartarrak Real Madrileko lehen taldearen gidaritza. Atzo Espainiako Superkoparen finala galdu zuen talde zuriak Bartzelonaren aurka, eta gaur eman dute erabakiaren berri. Alonsoren ordez Alvaaro Arbeloa ariko da lehen entrenatzaile moduan.

Real Madrilek azaldu duenez, Alonsok klubeko jarraitzaileen «kariñoa eta mirespena» izango du beti, «Real Madrileko mito bat delako eta uneoro klubaren baloreak ordeztu dituelako. Real Madril beti izango da bere etxea». Bestetik, klubak Alonsori eta bere talde teknikoari eskertu dio bere lana eta dedikazioa, eta hemendik aurrerako ibilbidean zorte ona opatu die.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!