'Akelarre: marearen kontra' dokumentala proiektatuko dute Ibarran

Ataria 2025eko abenduaren 29a

Urtarrilaren 9an, ostirala, Ibarrako kultur etxean egingo dute emanaldia, 19:00etan. Bertan izango da Akelarre taldeko teklatu izan zen Xabier Zubeldia Ugartemendia ibartarra ere. Gonbidapena beharrezkoa izango da eta kultur etxean eskuratu daitezke.

Akelarre musika taldeak eta bere jarraitzaileek musikarekiko duten pasioa elkartzen ditu Akelarre: marearen kontra dokumentalak. Eszenatoki gainean igarotako 30 urte baino gehiagoko etapari amaiera emango dio taldeak bere ibilbide musikal oparoaren jatorria eta unerik adierazgarrienak errepasatzen dituen dokumentalean. Bizitza ulertzeko modu baten aitorpena ere bada. Hori ikusteko aukera izango da Ibarran. Urtarrilaren 9an izango da emanaldia, 19:00etan, kultur etxean. Bertan, 2001 eta 2005 urte bitartean taldeko teklatu izan zen Xabier Zubeldia Ugartemendia ibartarra ere izango da.

Gonbidapena izatea beharrezkoa izango da eta saiora bertaratzeko interesa dutenek gonbidapenak Ibarrako kultur etxean eskuratu daitezke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!