Ibarra laugarren 4x4 txapelketan

Ataria 2025eko abenduaren 23a

Asteburuan jokatu da sokatirako gizonezkoen 4x4 txapelketaren finala, 310 kilotan, Muruetan (Bizkaia). Ibarra Sokatira Taldeak laugarren postua lortu du, 7 puntu bildu ondoren.

Irabazleak Beti Gazte taldekoak izan dira 10 punturekin, bigarren Txantrea A taldea 9 punturekin eta hirugarrena Ñapurrak B taldea 8 punturekin. 

Argazkiak: Potronko

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!