Mugikor bidezko argazkilaritza ikastaroa, Ibarran

Ataria 2025eko abenduaren 15a

Zortzi saio izango dira guztira, urtarrilaren 7tik otsailaren 2a bitarte, eta dagoeneko izen-ematea zabalik da.

Datorren urterako ikastaro berria antolatu dute Ibarrako Udalak eta Hauspoa kultur elkarteak; mugikor bidezko argazkilaritza ikastaroa. Zortzi saio egingo dituzte guztira, urtarrilaren 7tik otsailaren 2a bitarte, astelehen eta asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara, Txontxo lokalean. Ura Iturraldek gidatuko du ikastaroa, eta dagoeneko zabalik da izen-ematea. Interesa dutenek kultur etxean eman beharko dute izena, 15 euroren truke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!