Iker Laurobaren kontzertua, Ibarran

Ataria 2025eko abenduaren 15a

Abeslari donostiarra hilaren 26an izango da, 19:00etan, Ibarrako kultur etxean. Kontzerturako kultur etxean dauden gonbidapenak hartu behar dira.

Ibarrako Udalak eta Hauspoa kultur elkarteak emanaldi berezia antolatu dute hil honetarako, Ibarran. Hain justu, Iker Laurobak emanaldia eskainiko du akustikoan. Hilaren 26an izango da kontzertua, 19:00etan, Ibarrako kultur etxean. Bertarako joateko interesa dutenek gonbidapena izan beharko dute, eta dagoeneko horiek kultur etxean bertan daude eskura.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!