Seigarren postuan amaitu du Jexux Mari Mujikak

Ataria 2025eko azaroaren 24a

Etxebarrian jokatu da Bigarren Mailako Euskal Herriko Aizkora Txapelketa.

Jexux Mari Mujika aizkolari ibartarrak seigarren postua egin du Bigarren Mailako Euskal Herriko Aizkora Txapelketan. Etxebarriko (Bizkaia) frontoian jokatu zen txapelketaren finala, eta sei aizkolari aritu ziren lehian.

Arkaitz Etxebeste izan zen azkarrena, lanak 19.22ko denboran amaituz. Bigarrena Ibai Soroa, minutu batera zehatz-mehatz, 20.22rekin. Ugaitz Mugertza izan zen hirugarrena, 22.54 eginda.  Xuban Kañamaresek lortu zuen laugarren postua, 23.57ko denborarekin. Eneko Saralegi izan zen bosgarrena, 26.18 egin eta gero. Seigarren eta azkena finalean Mujika izan zen, lanak 27.51ko denboran amaitu eta gero.

Argazkiak: Ibon Errazu Uria

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!