Guztira 64 mendizalek parte hartu zuten atzo Ibarrako V. Mendi Martxan. Bi ibilbide zeuden aukeran: 38 kilometroko luzea eta 17 kilometroko motza. Bidetxur mendi taldeak antolatu du eta espero baino jende gutxiago izan da martxan: «Izen emandako asko ez dira etorri. Astean zehar egin duen eguraldiak ez digu lagundu».