Jexux Mari Mujika bigarren mailako finalean ariko da

Ataria 2025eko azaroaren 21a

Igandean jokatuko da Euskal Herriko Aizkolarien Txapelketa Etxebarrian.

Gizonezkoen bigarren mailako Euskal Herriko Aizkolarien Txapelketa izango da jokoan igandean Etxebarrian. Herriko frontoian egingo da ekitaldia, eta 12:00etan hasiko da. Finalean Jexux Mari Mujika ibartarra ariko da lehian.

Mujikarekin batera Ibai Soroa, Ugaitz Mugertza, Eneko Saralegi, Arkaitz Etxebeste eta Xuban Kañamares aizkolariak ariko dira txapelaren bila. Bere kanporaketan hirugarren egin zuen aizkolari ibartarrak finalerako postua lortzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!