Mendizaleek bi ibilbide egiteko aukera dute igandean

Ataria 2025eko azaroaren 19a

Ibarrako V. Mendi Martxa egingo da igandean, Bidetxur mendi taldeak antolatuta. Bi ibilbide daude: luzeak 38 kilometro ditu eta 1.606 metroko desnibel positiboa du eta motzak 17 kilometro eta 786 metroko desnibel positiboa.

Bidean bi anoa gune izango dira, bat 9. kilometroan eta bestea 24. kilometroan. Irteera 08:00etan izango da San Bartolome plazatik, eta antolatzaileek esan dute 07:30erako bertan egotea komeni dela. 

Izena emateko epea larunbatean 18:00etan amaituko da, eta interesa dutenek galdetegi bat bete behar dute Internet bidez. Helbidea Bidetxur mendi taldearen Instagram kontuan sartuta lortuko du interesatuak. Ibilaldia amaitu ondoren, zozketa eta pintxoak izango dira Ibarrako plazan. Mendi martxan izena ematea doakoa da; egunean bertan ibilaldia amaitzean borondatea eskatuko dute antolatzaileek gastuak ordaintzen laguntzeko. Bidetxur mendi taldearekin harremanetan jartzeko bidetxuribarra@gmail.com helbidearen bitartez edota bere Instagram eta Facebook kontuen bidez dira aukerak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!