Iker Eskibel eta Maddi Olaetxea irabazle Ibarran

Tolosaldeko Ataria

Ibarrako Piparra XV. Mendi Duatloia irabazi dute banakakoan. Erreleboka Aitor Aizkorbe eta Koldo Herrera izan dira irabazleak.

Guztira banaka 55 parte hartzaile, horietatik zazpi emakumezkoak, eta erreleboka 24 bikote, horietatik bost mistoak, lehiatu dira Ibarrako Piparra XV. Mendi Duatloian. Gizonezkoetan banakakoan Iker Eskibel eskoriatzarra izan da garailea (1.11.52), bigarren Aitor Regillaga tolosarra (1.12.52) eta hirugarren Asier Aburuza adunarra (1.14.07). Emakumezkoetan Maddi Olaetxea usurbildarra izan da lehenengoa (1.26.05), bigarren Mayi Mujika elgoibartarra (1.28.51) eta hirugarren Aiara Garaialde segurarra (1.29.59).

Erreleboka Aitor Aizkorbe goizuetarra eta Koldo Herrera sunbildarra izan dira lehenengoak iristen helmugara (1.07.09), bigarren bikotea Endika Mantecon segurarra eta Iñigo Pradera mallabitarra izan dira (1.08.23), eta hirugarrenak Jokin Ascaray lazkaotarra eta Uxer Mozo tolosarra (1.09.30). Taldeka Asteasuko Stern Factory Team izan da irabazlea.

Erlazionatuak

Txikienak ere kirolari

Tolosaldeko Ataria 2025 aza 01 Ibarra

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!