Gau Beltzean murgildu dira

Ataria 2025eko urriaren 31

Aurpegiak eta jantziak atondu ostean, ibilbide beldurgarria egin dute gaztetxoek nahiz helduek.

Beste hainbat herritan bezala, Ibarran aurpegiak margotzeko, kalabazak edo kuiak atontzeko eta mozorroak Gau Beltzerako prestatzeko tailerrak egin dituzte plazan. Gaztetxoak gustura aritu dira euren mozorroa prestatzen, eta behin hori egokituta, ibilbidearen unea iritsi da.

Barreak oihu bilakatu dira orduan. Izan ere, Emeterio Arresetik hilerrirainoko bidea egin dute taldeetan banatuta, eta tartean hainbat pertsonaiarekin egin dute topo. Gidariek kontatu moduan, Francok hildakoen arimak ziren, eta susto handiak hartu dituzte horiekin gurutzatzean.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!