Osteguna izango da Ibarrako kintoen jaian izena emateko azken eguna

Ataria 2025eko urriaren 27a

Iaz, Ibarran egin zuten kintoen jaia. Argazkia: Richard

Ibarrako kintoen jaia ospatuko dute azaroaren 8an; 1964tik beheratik jaiotakoek eman ahalko dute izena eta horretarako azken eguna izango dute osteguna.

Iazko arrakasta ikusita, kintoen jaia antolatu dute, bigarren aldiz, Hauspoa elkarteak eta Ibarrako Udalak elkarlanean. Hala, garai bateko kontuak gogoratzeko asmoarekin bilduko dira azaroaren 8an, 1964. urtetik behera jaiotako ibartarrak. Egun osoko festa antolatu dute horretarako.

Parte hartzaileek 12:00tan geratuko dira plazan, eta ondoren, 13:00ak aldera talde argazkia egingo dute. Eguerdian, autobusean Izaskunera igoko dira, eta bertako jatetxean bazkaria egingo dute, 14:30etan, DJak alaituta.

Izena emateko azken eguna osteguna izango da, eta parte hartzaile bakoitzak 70 euro ordaindu beharko ditu. Ordainketarako zenbakia hurrengoa izango da: ES50 3035 0141 89 1410022109 (Laboral Kutxa). Egunean bertan ordainagiria eskuratu beharko da. Informazio gehiagorako 675 707 597 (Eusebio Uberetagoiena Txibi) edo 660 797 074 (Julian Urrestarazu) deituta lor daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!