Musika emanaldia eta sukaldaritza ikastaroa antolatu dituzte

Ataria 2025eko urriaren 22a

Ostiralean, Enrike Solinis eta Euskal Barrok Ensemble taldeak 'Zubinea' diskoa aurkeztuko dute San Bartolome elizan; eta azaroan, Miriam Ortiz sukaldariak udazkeneko menuak egiten ikasteko bi saio eskainiko ditu Ibarrako Kirol Elkartean.

Ibarran bi ekitaldi izango dira datozen egunetan. Ostiralean, Enrike Solinis eta Euskal Barrok Ensemble taldeak Zubinea diskoa aurkeztuko dute, 19:00etan hasita, San Bartolome elizan. Diskoak Solinisek konposatutako piezak jasotzen ditu, doinu tradizional eta zaharretan oinarrituta.

Azaroan, berriz, udazkeneko menuak egiten irakatsiko ditu Miriam Ortiz sukaldariak. Horretarako, bi saio antolatu dituzte; lehena azaroaren 6an izango da, eta bigarrena, azaroaren 13an. Saioak Ibarrako Kirol Elkartean emango dira, 18:15etik 20:15era eta interesa dutenek bi egunetako bat aukeratu beharko dute. Izena ematea Kultur Etxean egin beharko da. Ikastaroaren prezioa 5 eurokoa da eta egunean bertan ordaindu beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!