Zabalik da Ibarrako liburutegi tutorizatuan izena emateko aukera

Ataria 2025eko irailaren 24a

LH5 eta LH6 ikasten ari diren haurrek eman ahalko dute izena, eta horretarako azken eguna ostirala izango da. 

Liburutegi tutorizatuak etxeko lanak egiteko espazio seguru, inklusibo eta doakoa eskaintzen du. LH5 eta LH6 ikasten ari diren haurrei dago zuzenduta, eta urritik maiatzera bitarte, asteazkenetan, etxeko lanak egiteko elkartuko dira Ikastolan bertan.

Izena emateko azken eguna ostirala izango da. Horretarako hiru bide egongo dira: udaleko harreran, 8:00etatik 14:00etara; Kultur Etxean, 10:30etatik 13:00etara edo 16:00etatik 20:00tara; eta azkenik, telematikoki ere eman ahalko da izena, eskaera orria erregistro elektroniko bidez aurkeztuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!