Ibarrako Gaztezulo bueltan da, eta dagoeneko bertan izena emateko aukera zabalik da. LH1etik gorako haur, nerabe zein gazte guztiek eman ahalko dute izena. Interesa dutenek ostirala izango dute horretarako azken eguna Gaztezulon, 11:00etatik 13:00era eta 16:30etatik 18:30etara. Izena emateko orriak kultur etxean daude eskuragarri.