Chelo Romeo Aya hil zen atzo, 68 urte zituela. Romeo Ibarrako alkate izan zen 2003-2007 eta 2007-2011 legealdietan EAJ alderdiarekin. Alderdien Legea medio, ezker abertzalea legez kanpo utzi zituzteneko urteetan izan zen alkate eta agintaldi gorabeheratsuak izan zituen, 2007an Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan hartu zuen kargua.