Entrenamendu ordutegiei eta prezioei buruzko informazioa lortzeko, interesatuak klubaren jar daitezke harremanetan 621022105 telefono zenbakian edo belabietagimnasia@gmail.com helbidearen bidez. Halaber, inskripzioa zuzenean bete daiteke https://forms.gle/df5jcTBQreSj5coH9 helbidean.
Ikasturtean, gimnastika erritmikoko klaseez gain, ballet klaseak eskaintzen dituzte astelehenetan, hiru ordutegitan. Txikienak 18:30etik 19:30era, amateurrak 19:30etik 20:30era eta handienak 20:30etik 21:30era. Izen emateak https://forms.gle/Bg1CUD5j6jAfcbLy7 helbide honen bidez egin daitezke.
Gimnastika erritmikoko entrenamenduak eta ballet klaseak Ibarrako kiroldegian ematen dituzte. Gimnastikako eta balleteko probak egin daitezke, eta, horretarako, klubarekin jar daiteke harremanetan.
Gainera, material, joan-etorri eta torneo eta txapelketetan parte hartzeko gastuak ordaintzen lagunduko dieten babesleak bilatzen ari dira. Lagundu nahi izanez gero, jarri klubarekin harremanetan: 621022105 edo belabietagimnasia@gmail.com. «Zure enpresari edo negozioari ikusgarritasuna eman diezaiokegu, bai gure sare sozialetan, bai gure jantzien bidez», azaldu dute klubetik.