Ibarrako kultur lantegietan izena emateko epea zabaldu dute

Ataria 2025eko irailaren 15a

Ibarrako kultur etxean edo udaletxean eman beharko da izena, gaurtik hasita hilaren 30era arte. Ikastaroetan parte hartzen duten kopurua mugatua denez, aurreko ikasturteko ikasleek eta ibartarrek izango dute lehentasuna matrikulazio lehenengo astean.

Ibarrako Udalak herritarrei diziplina artistiko ezberdinetan murgiltzeko aukera eskainiko die, beste behin, ikasturte honetan. Kultur arloko ikastaroen helburua ezagutza eta gaitasun ezberdinen garapena ahalbidetzea dela esan du, eta izen emate epea gaurtik hilaren 30era egongo da zabalik.

Ikastaroek urriaren erdialdetik ekainaren erdialdera arteko iraupena dute eta ikasturte amaieran lantegietan egindako lanekin osatutako erakusketa antolatuko dute kultur etxean bertan. Ibarrako kultur etxean edo udaletxean eman behar da izena, dagokion matrikula orria bertan izapidetu eta entregatu ondoren. Kultur etxearen kasuan, astelehenetan 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta asteartetik ostiralera, 10:30etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Udalaren kasuan, astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 8:00tatik, 14:00ak arte. Udalaren zerbitzu telematikoen bitartez ere eman ahalko da izena.

Ikastaroetan parte hartzeko gutxienezko adina 16 urtekoa izango da. Adin-azpikoek ikastaroetan parte hartzeko gurasoen baimena beharko dute. Ikastaroetan parte hartzen duten kopurua mugatua denez, aurreko ikasturteko ikasleek eta ibartarrek izango dute lehentasuna matrikulazio lehenengo astean.

ESKAINTZA
  • Ehoziriak, patchwork eta bainikak: asteartea, 15:30-17:30 / 17:30-19:30 (118 euro)
  • Altzariak berritzea eta aldatzea: astelehena eta asteazkena, 18:00-20:00 (236 euro)
  • Pintura: astearte eta osteguna, 16:00-18:00 (236 euro)
  • Egur taila: astearte eta osteguna, 18:00-20:00 (236 euro)
  • Eskulanak: astelehena eta asteazkena, 17:30-19:30 (236 euro)
  • Tai-chi II (sakontzea): asteartea eta ostirala, 09:30-10:30 (118 euro)
  • Tai-chi I (hastapena): asteartea eta ostirala, 10:30-11:30 (118 euro)
  • Zuri-beltzeko marrazketa: asteartea eta osteguna, 18:00-20:00 (236 euro)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!