Ibarrako kirol ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute

Ataria 2025eko irailaren 8a

Ibarrako Belabieta kiroldegiak ikasturte honetarako eskaintza zabala prestatu du, eta hilaren 26ra arte egongo da bertan izena emateko aukera.

Ibarrako Belabieta kiroldegiak prestatutako programazioaren barnean mota ezberdinetako jarduerak izango dira aukeran; gimnasia funtzionala, yoga, hiit, cycling, zirkuitu entrenamendua, tonifikazioa, adinekoentzako gimnasia ikastaroak, gimnasia funtzionala edota mantentze gimnasia dira, besteak beste. 

Horietan izena emateko epea zabaldu du gaur, eta hilaren 26ra arte egongo da horretarako aukera kiroldegian bertan. Ikastaroen prezioei hobariak aplikatuko zaizkie, aurreko ekitaldiko zerga aitorpenaren oinarri likidagarriaren arabera. Informazio gehiagorako 943 671 544 zenbakira deituta edo kiroldegiabelabieta@gmail.com helbidera idatzita lor daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!