Ribadesellako proba irabazi du Ioseba Mateosek

Ataria 2025eko abuztuaren 29a

Aurreko larunbatean parte hartu zuen igerilari ibartarrak proba horretan, eta egun berean lehenengo postuan geratu zen master kategorian Sellaren jaitsieran.

Bi probetan parte hartu zuen Ioseba Mateos igerilari ibartarrak aurreko larunbatean, Asturiasen. XXVI. Ribadesellako Ur Zeharkaldian, 1.000 metroko distantzian, lehen postua lortu zuen. Mateosek 8.32ko denbora egin zuen, bigarren izan zen Joaquin Condek 8.48 egin zuen eta hirugarren izan zen Ignacio Diaz Crespok 9.20ko denbora. Master A kategorian ere lehen postua lortu zuen ibartarrak.

Proba horren ondoren, XVI. Sellaren Jaitsiera Igerian proban parte hartu zuen, 3.500 metroko distantzian, eta lehenengoa izan zen master A kategorian eta seigarren sailkapen absolutuan. Mateosek 42.19ko denbora egin zuen, eta Master A kategorian bigarren izan zen Mikel Arteagak 43.23 egin zuen. Hirugarrena maila horretan David Tejerina izan zen, 44.22ko denborarekin.

Igandean beste proba batean aritu zen igerilari ibartarra, oraingo honetan Kantabrian, Pielagos herrian. Pas Ibaiaren Igoera izeneko zeharkaldian, 5.000 metroko distantzian, laugarren izan zen maila absolutuan eta lehenengoa C1 master mailan.Mateosek 46.41eko denbora egin zuen proban, eta segundo batera geratu zen hirugarren postu absolututik. Master C1 mailan bigarren Joaquin Conde izan zen  (47.32) eta hirugarren Jose M. Portilla (48.35). XIX. Ur Zeharkaldietako Kantabriako Zirkuituan hirugarren postuan amaitu du Mateosek C1 kategorian, 65 puntu lortuz bi proba igeri eginda. Joaquín Conde izan da lehenengoa 70 punturekin eta Jose M. Portilla izan da bigarren 66 punturekin, biek  3 proba igeri eginda.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!