Ioseba Mateosek parte hartu duen azken ur zeharkaldia abuztuaren 9an izan zen, Hondarribian, XIX. Txingudiko Badiaren Zeharkaldian, C.D.N. Bidasoa XXI igeri taldeak antolatuta. 2.600 metroko distantzia egin behar izan zuten igerilariek eta Mateosek hirugarren postua lortu zuen Master kategorian, 35 eta 44 urte artekoetan. Horrela izan zen Master mailako sailkapena: 1. Haigor Aranguren (31.39), 2. Pablo Horcada (38.01), eta 3. Ioseba Mateos (38.03). Denbora horrekin ibartarrak zortzigarren postua lortu zuen sailkapen absolutuan.
Aurretik, uztailaren 20an, Mateosek VIII. Santa Engrazia Urtegiaren Zeharkaldian parte hartu zuen, Legutioko Urrunaga urtegian. C.D.N. Bidasoa XXI taldeak antolatu zuen, eta igerilariek 4.500 metro egin zituzten igeri. Mateosek hirugarren postua lortu zuen sailkapen orokorrean. Erik Garcia (57.50) izan zen azkarrena, Luis Goñi (59.13) bigarrena, eta ibartarra izan zen hirugarren (1.05.00).
Proba horren egun bat aurretik, uztailaren 19an, Santurtzin aritu zen Mateos, Nerbioi ibaian, X. Sardina Ur Zeharkaldian, Santurtzi Igeriketa Klubak antolatuta. 11.300 metroko proba izan zen, eta bertan Espainiako Ur Irekin Kopren 9. etapa Tour 500 izan zen jokoan ere. Sailkapen orokorrean laugarren izan zen Mateos, eta garaile 35 urtez gorako mailan. Sailkapen orokorrean Lucas Costa izan zen azkarrena (2.21.14), Hywel Davies bigarrena (2.24.15), Diego Gutierrez hirugarrena (2.30.12) eta ibartarrak egin zuen laugarren denbora onena, 2.31.25ekin.