Ioseba Mateos garaile Kantabrian, C1 master kategorian

Ataria 2025eko uztailaren 17a

Igerilari ibartarrak Maliañoko (Kantabria) ibaian jokatutako XXIX. Punta Parayas Zeharkaldian parte hartu du; 2,5 kilometroko distantzia izan zuen probak. Laugarren izan da sailkapen nagusian, baina azkarrena C1 master kategorian.

Ioseba Mateos CN Master Torrijos taldeko igerilari ibartarrak podiumera igotzen jarraitzen du. Oraingoan, Maliañon (Kantabria) jokatutako XXIX. Punta Parayas Zeharkaldian izan da. 2,5 kilometroko distantzia zuen probak, eta Mateosek 27 minutu eta 16 segundo behar izan zituen ibilbidea burutzeko. Bera izan zen azkarrena C1 master kategoriako igerilarien artean.

Absolutu mailako sailkapenean, laugarren izan zen ibartarra. Diego de la Fuente izan zen garaile, 25.15eko denbora eginda. Bigarren, Tomas Marti izan zen, irabazlearengandik 29 segundora (25.44), eta hirugarren, hau da, Mateosen aurretik, Oscar Rodriguez, 25.59ko denborarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!