Izarne Sarasolak FC Nantes taldean jokatuko du

Ataria 2025eko uztailaren 16a

Izarne Sarasola, 2022an, Munduko Txapelketa irabazi ondoren Ibarran egin zioten omenaldian.

Futbolari ibartarrak urtebeterako hitzarmena sinatu du Frantziako Arkema Premiere Ligue ligako taldearekin; zazpi urte egin ditu Realean Sarasolak.

Izarne Sarasola atzelari ibartarrak Frantziako Arkema Premiere Ligue ligako FC Nantes taldean jokatuko du urtebetez, 2026ko ekainera bitarte. Sarasolak 23 urte ditu eta azken zazpi denboralditan Realean jokatu du. Europako liga indartsuenetakoa da frantziarra, eta ibartarrak lehen esperientzia biziko du atzerrian.

Sarasola 20 urtez azpiko munduko txapelduna izan zen 2022an, eta Realarekin Txapeldunen Liga jokatu zuen 2022-2023 denboraldian, Superkopako finala 2023an eta Erreginaren Kopakoa 2024an.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!