Kirol arloko dirulaguntza puntualak eta ez-arruntak eskatzeko epea zabalik

Ataria 2025eko uztailaren 14a

Eskaerak aurkezteko epea zabalik izango da abuztuaren 8ra arte.

Kirol arloko dirulaguntza puntualak eta ez-arruntak eskatzeko epea zabaldu du Ibarrako Udalak. Bertan izena eman ahalko dute, batetik, urtean zehar kirol jarduera puntualak eta ez-arruntak antolatzen edo horietan parte hartzen ibili diren Ibarrako kirol erakundeek eta kirolariek, eta, bestetik, Ibarrako udalerriarentzat interesgarriak diren jarduera fisikoa eta kirola sustatzen dutenek.

Eskaerak aurkezteko epea zabalik izango da abuztuaren 8ra arte, eta erregistro elektroniko bidez egin beharko da. Informazioa eta dokumentazioa udaleko webgunearen kirol sailean izango da eskura eta informazio gehiago BDNS, GAO eta udaleko webgunearen dirulaguntzak atalean lor daiteke. Bestela, udalera bertaratuta, 943 671 138 zenbakira deituta edo kirola@ibarra.eus helbidera idatzita ere lor daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!