Jaiei hasiera abuztuaren 20an emango badiete ere, hurrengo egunean, abuztuaren 21ean lehertuko da festei hasiera ofiziala emango dien txupinazoa Ibarran. Aurten, Hauspoa kultur elkartearen eginkizuna izango da suziria jaurtitzea.
Herritar guztiei begirako ekitaldiak izango dira aurten ere San Bartolome jaietan, egunik esanguratsuenak San Bartolome eguna bera eta kuadrillen eguna izanik. Egun horietako ekintza azpimarragarrienak, kuadrillen arteko bazkaria, boleibol txapelketako finalak, haurren eta helduen danborradak, toka eta bola txapelketak eta zezensuzkoa izango dira, besteak beste. Azken honetarako, parte hartu nahi duen orok, balio handirik gabeko sintetikoa ez den arropa eraman dezala eskatu dute, txinpartekin erre ez daitezen.
Gauean zehar ere ez da parrandarik faltako Ibarrako kaleetan barrena. Iraunkorak txarangak alaitutako kalejirak, Iratzar eta Muxutruk erromeria taldeen kontzertuak eta Artea dantza taldearen emanaldiak arduratuko baitira ibartarrak ahalik eta beranduen oheratzeaz.
Kuadrillen eguna amaitu eta bost eguneko atsedenaren ondoren, abuztuaren 30ean, Ibarra Kirol Elkarteak antolatuta, gazteen txirrindulari proba izango da San Bartolome jaien amaierako ekitaldia. Junior mailako ehun txirrindularik parte hartuko dute proban eta 92 kilometroko ibilbidea burutu beharko dute helmuga marrara iristeko.
EGITARAUA
- ABUZTUAK 20, ASTEAZKENA
- 22:00. San Bartolome zozketa, San Bartolome plazan.
- ABUZTUAK 21, OSTEGUNA
- 11:30. XXXV. San Bartolome Bozeto Lehiaketako eta VIII. Diseinu Lehiaketako sari banaketa, plazan.
- 11:45. Gazte kuadrillak, plazan.
- 12:00. Jaien hasiera. Suziri jaurtiketa Hauspoa kultur elkartearen eskutik.
- 14:00. Gazte kuadrillen bazkaria, San Bartolome plazan.
- 14:30. Gazte eguneko bazkaria, Emeterio Arrese parkean.
- 16:00. Haur eta gazteentzako jokoak, plazan.
- 18:00. Sokadun bigantxak, Beheko Bideko zelaian.
- 21:00. Herri afaria, plazan.
- 21:30. Xaibor diskofesta, Emeterio Arrese parkean.
- 22:30. Zezensuzkoa, plazan.
- 00:00. Leihotikan eta Etsaiak taldeen emanaldia, plazan.
- ABUZTUAK 22, OSTIRALA
- 09:00. Diana.
- 10:00. Haurrentzako 4x4 futbol txapelketa, Emeterio Arrese parkean.
- 11:00. Erretiratuentzako hamaiketakoa, Bizi Nahi elkartean.
- 12:00. Pontx pailazoaren emanaldia, plazan.
- 12:30. Herri kirolak, plazan.
- 16:00. Haur eta gazteen toka eta bola txapelketa, Emeterio Arrese parkean.
- 17:00. Toka eta bola txapelketa, Emeterio Arrese parkean.
- 18:00. Helduen danborrada entsegua.
- 19:00. Helduen danborrada Iraunkorak txarangak alaituta.
- 22:30. Zezensuzkoa, plazan.
- 23:30. Laket taldearen emanaldia, plazan.
- Afalostean. Helduen danborradaren kalejira herrian zehar Iraunkorrak txarangak alaituta.
- ABUZTUAK 23, LARUNBATA
- 09:00. Diana Giroarte dultzaina taldearen eskutik.
- 12:00. Ezkontzerikan ez dugula espero kale antzerkia.
- 14:30. Txekor jatea, Emeterio Arrese parkean.
- 15:30-19:30. Haur eta nerabeentzat ur parkea eta puzgarriak, Azkueko plazan.
- 20:00. San Bartolome bezperako kanpai-jotzea eta salbea, San Bartolome elizan.
- 22:30. Zezensuzkoa, plazan.
- 22:45. DJ Andoniren emanaldia, Txumitxa atzealdeko plazan.
- 23:30. Iratzar taldearen emanaldia, plazan.
- ABUZTUAK 24, IGANDEA. SAN BARTOLOME EGUNA
- 09:00. Diana herriko txistulariekin.
- 10:30. Meza nagusia, elizan.
- 11:30. Haurren danborrada Iraunkorrak txarangak alaituta.
- 12:00. Piperrak eta tomateak, San Bartolome plazan.
- 18:00. Boleibol txapelketako finalak, San Bartolome plazan.
- 18:30. Bertsolarien emanaldia, Emeterio Arrese parkean.
- 20:00. Helduentzat musika emanaldia izango da, San Bartolome plazan.
- 22:30. Zezensuzkoa, plazan.
- 22:45. Alurr dantza taldearen emanaldia, Emeterio Arrese parkean.
- ABUZTUAK 25, ASTELEHENA. KUADRILLEN EGUNA
- 09:00. Diana Giro arte dultzaina taldearen eskutik.
- 11:30. Kuadrillak San Bartolome plazan elkartuko dira.
- 11:45. Trago ta akabo kuadrilla berriari ongi-etorria: kuadrillen txupinazoa eta brindisa plazan.
- 12:00. Kuadrillen kalejira Bonberenea txarangarekin eta Giroarte dultzaina taldearekin.
- 14:30. Kuadrillen bazkaria Ardoputzak kuadrillak antolatuta, Emeterio Arrese parkean.
- 18:00. Matraka elektrotxarangarekin, kuadrillen kalejira.
- 19:00. Sokadun bigantxak, Beheko Bideko zelaian.
- 22:30. Zezensuzkoa, plazan.
- 23:00. Muxutruk taldearekin dantzaldia, San Bartolome plazan.
- 00:00. Ingo al deu? kuadrillak piperra osasun etxetik San Bartolome plazaraino eramango du, eta ondoren erre egingo dute.
- Ondoren. Muxutruk taldearekin dantzaldia, San Bartolome plazan.
- ABUZTUAK 30, LARUNBATA
- 15:30. Gazteentzako txirrindulari lasterketa, XLIII. San Bartolome Saria.