Alurr dantza taldeak gaur zabaldu du matrikulazio epea

Ataria 2025eko uztailaren 7a

Dantzariek irailaren 30a arte izango dute izena emateko epea.

Datorren ikasturtea prestatzen hasi da Alurr dantza taldea, eta dagoeneko zabaldu du matrikulazio epea. Bertan parte hartzeko interesa duten dantzariek uda osoan zehar izena emateko aukera izango dute, Alurr.eus helbidean, alurr@alurr.eus helbidera idatzita edo Ibarrako kultur etxean. Azken eguna irailaren 30a izango da. Webgunean daude zehaztuta, ordutegiak, taldeak eta kuotak.

Alurr dantza taldean bi seni edo gehiago dituenari %5eko deskontua aplikatuko zaio, ordaindu beharreko guztiarengain. Taldeak eta ordutegiak matrikulazioaren arabera mantenduko dira. HH2koek bi klasetara joateko aukera izango dute taldea eta giroa ezagutzeko. Ondoren, matrikula ordaindu beharko da. Informazio gehiagorako alurr@alurr.eus helbidera idatzita edo747 485 548 zenbakira deituta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!