Motozale giro aparta, Ibarran

Ataria 2025eko uztailaren 5a

Ibarrako Langostinoak XXIV. Moto Festa ospatzen ari dira. Moto eta motozale ugari elkartu dira plazan, goizean itzulia egin eta ondoren elkarrekin bazkaltzeko. Ibilgailu klasikoen erakusketa ere jarri dute. Arratsaldean, festa eta garagardoa nagusituko dira.

Arratsaldeko egitaraua:

  • 14:00. Bazkaria.
  • Mobilette klasikoen erakusketa, zozketak, Totem taldearen kontzertua eta festa.
  • 20:00. Bokatak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!