Zer dakar biharkoak?

Ataria 2025eko uztailaren 3a

Biharko astekariko protagonista Matias Calvo Sanchez kanario hazle ibartarra da. Munduko Txapelketan parte hartzeko kanarioak hazten ditu Ibarran. Gehiago jakin nahi? Ikusi bideo aurrerapena.

Ondorengoak ez dira falta izango uztailaren 4ko astekarian:

  • Garbiñe Biurrun Mancisidorren iritzi zutabea.
    • Osasuna eta garapen globala, Trumpen esku ala gure esku?
  • Xabier Usabiaga txirrindulari ohi eta komunikatzaileari elkarrizketa.
    • «Inoizko txirrindularitzarik onena ikusten ari gara gaur egun».
  • Idoia Apaolaza psikopedagogoaren atala.
    • Ikasturte amaieran emozio gehiegi epe laburrean.
  • Jennnifer Arevala Da Silvaren Begirada Grafikoa.
    • Eta umeak noizko?
  • Eñaut Garmendia Mendizabalen uztaileko Kultur Galbahea, LGTB+ Kolektiboaren Nazioarteko Egunaren harira.
  • Errockmeriaren inguruko erreportajea.
    • Uztailean ere musika izango da Zelatunen.
  • Garbiñe Ubedaren PlazanBazan denbora-pasak.
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Asteburuko eguraldi iragarpena, Iker Ibarluzearen eskutik.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!