Joxe Mari Barriola harakina saritu dute

Ataria 2025eko ekainaren 30a

Materia Prima sarietako lau irabazleetako bat izan da Ibarrako harakina.

Joxe Mari Barriola harakinak Materia Prima saria jaso du. Gasteizko Don Producto y Tu jatetxeak antolatu eta Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Aldundiak babesten dituen sariketak ekoizle txikien lana goraipatzea du helburu. Aurtengoa hirugarren urtea izan da, eta ekainaren 25ean egin zuten sari banaketa ekitaldia. Bertan, ibartarrarekin batera, Andoni Vigalondo Gasteizko Queseando gaztandegiko jabea, Gaxen Ortuzar, Lemoako (Bizkaia) Keia Izokinetako maisu ketailea eta Karrantzako (Bizkaia) Mutur Beltzeko Laurita Siles eta Joseba Edesa, Karrantzako ardiaren artilea berreskuratzeko egiten duten lanagatik.

Barriolaren kasuan, epaimahaiak txistorren originaltasuna hartu du kontuan, batez ere, Ibarrako piperrekin eta Ama jatetxerako ardi okelarekin egiten dituenak. Epaimahaia gastronomian berezituak diren Josema Azpeitia, Aitor Buendia, Marta Renovales, Julian Mendez eta Aitzol Zugasti kazetari eta komunikatzaileek, Angel Fernandez sukaldariak edota Arabako Txakolinako Jose Antonio Merinok osatu dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!