Gaizka Maiza Gipuzkoa Basketekin ariko da datorren denboraldian

Ataria 2025eko ekainaren 27a

Saskibaloi jokalari ibartarrak akordioa lortu du Inveready Gipuzkoa Basketekin. Orain zazpi urte izan zen taldean.

Maizak Sergio Garciarekin bat egin zuen Coruñan eta bere seigarren kanpainari Lehen FEB mailan ekingo dio. Azken denboraldian, Huelva eta TAU Castello taldeetan egon da, denboraldi erdia bakoitzean, eta batez beste 9 puntu lortu ditu.

Maizarekin batera, Ierai Azpitarte gipuzkoarra fitxatu du Gipuzkoa Basketek: «Bi jokalarien parte hartzeak klubak tokiko talentuaren eta Gipuzkoako saskibaloiaren hazkundearen alde egindako apustua indartzen du. Gipuzkoa da gure izena. Gipuzkoa gure DNA da. Gipuzkoa da gure konpromisoa».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!