Ioseba Mateos «oso pozik» lortzen ari den emaitzekin

Ataria 2025eko ekainaren 22a

Bilboko Kirol Klubaren ur zeharkaldian bigarren egin du eta hirugarren III. Artha Katxi Tour proban.

Ekainak 7an, Gorlizeko badian egin zen Bilboko Kirol Klubaren 83. Ur Zeharkaldia, 3.000 metroko distantzian. Ioseba Mateos bigarren izan zen (42.35) eginik. Bere aurretik Xabier Crespo (40.31) helmugaratu zen, eta ibartarrarengandik segundo batera Joseba Ramirez (42.36).

Aurretik, ekainaren 1ean, Donibane Lohizuneko badian, III. Artha Katxi Tour proban parte hartu zuen Mateosek, 3.300 metroko distantzian, Crawl Ocean igeriketa taldea antolatutako zeharkaldian. Ibartarra hirugarren sailkatu zen (45.51) eta bere aurretik, oso gutxigatik, Jonathan Labat (45.46) eta Xavier Zenozi (45.49) helmugaratu ziren.

Igerilari ibartarra «oso pozik» dago denboraldi hasieran lortutako emaitzekin: «Urtarrilean Xabean garaile, maiatzean Gironan bi podium, Donibanen hirugarren eta orain Gorlizen bigarren. Ekainean zehar beste 1 edo 2 zeharkaldi gehiago egingo ditut luzeagoak, 5 kilometroak, Iparraldean. Ekainaren bukaeran Napolira noa urteko erronka betetzeko Capri eta Napoli arteko 36 kilometroko distantzia igeri egitera».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!