Martxan da udako ordutegia, kiroldegian eta kultur etxean

Ataria 2025eko ekainaren 16a

Gaurtik hasita uztailaren 30a arte udako ordutegia izango dute Ibarrako Belabieta kiroldegian eta Benito Izagirre kultur etxean.

Benito Izagirre kultur etxeko udako ordutegia hurrengoa izango da. Gaurtik hasita uztailaren 30era arte eta irailaren 1etik 5era arte, 9:00tatik 14:00etara izango da zabalik. Asteazkenetan, berriz, 9:00tatik 16:00ak arte zabalduko dute eta abuztuan itxita egongo da.

Belabieta kiroldegiak, berriz, astelehenetik ostiralera, 9:00tatik 13:00etara eta 16:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Larunbatetan, igandeetan eta jai egunetan itxita egongo da. Urteko egutegia eskuragarri egongo da udalaren webguneko kirola sailean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!