Musika eta sagardoa Gazte Festak girotzeko

Ataria 2025eko ekainaren 13a

Ibarrako Gazte Festak hasi ziren atzo eta ekitaldi sorta zabala dute aurretik.

Atzo bota zuten Ibarrako Gazte Festetako suziria eta ekitaldi ugari izaten ari dira gaur. Pilota ikuskizuna izan dute arratsaldean, eta jende ugari bildu da iluntzerako antolatutako sagardo dastatzean. Gazte afaria izango dute gero, plazan, eta bukatzeko kontzertuak izango dira; Arrixku eta DJ Jade gaztetxean eta Las Moskas Trompeteras eta Muxutruk plazan.

Egitaraua
  • Ekainak 14, larunbata
    • 10:31. 4x4 Futbol Txapelketa, San Inazion.
    • 17:02. Alurr dantza taldea, plazan.
    • 18:04. Tortilla patata eta txokolate beroa.
    • 18:32. Belaunaldien arteko lehia, plazan.
    • 21:01. Barrikotea, plazan.
    • 22:01. Kontzertuak. Gaztetxean: Iltze eta DJ EO; plazan: Besarka eta Kitziki.

  • Ekainak 15, igandea
    • 17:02. Txiribituren eskutik umeentzat eskaintza plazan.
    • 18:31. Enbata antzerkia, Gaztetxean.
    • 19:33. Ktarsia, Gaztetxean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!