Uztaileko kirol ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute

Ataria 2025eko ekainaren 4a

Ibarrako Belabieta kiroldegiak uda honetarako eskaintza zabala prestatu du, eta hilaren 18ra arte egongo da bertan izena emateko aukera kiroldegian bertan.

Ibarrako Belabieta kiroldegiak prestatutako uztaileko programazioaren barnean mota ezberdinetako jarduerak izango dira aukeran; gimnasia funtzionala, tonifikazioa, hiit, 16 urtetik gorakoentzako dantza urbanoa eta adinekoentzako gimnasia ikastaroak izango dira, besteak beste. Ekainaren 30an hasi eta hilabete osoan zehar izango dira saioak; Dantza urbanoa aldiz, bi aste bitartean astean lau saioa izango dira. 

Horietan izena emateko epea zabaldu zuten astelehenean, eta hilaren 18ra arte egongo da horretarako aukera kiroldegian bertan. Bazkideek 35 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek, berriz, 46 euro. Informazio gehiagorako 943 67 15 44 zenbakira deituta lor daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!