Larunbatean abiatuko dituzte Izaskungo jaiak

Ataria 2025eko ekainaren 4a

Hiru eguneko jaiak antolatu dituzte Ibarrako Izaskun auzoan; larunbatetik hasita astelehena arte izango dute zertaz gozatu bertan.

Larunbatean toka txapelketarekin abiatuko dute festa, 16:00etan, eta tartean, beste hainbat ekintza izango dituzte. Besteak beste, sagardo dastaketa, haur jolasak, herri kirolak eta bertso saioak. Astelehena arte izango da zertaz gozatu bertan. Ibarrako Udalak herritar guztiak animatu ditu festarekin gozatzera.

EGITARAUA

  • Ekainak 7, larunbata
    • 16:00. Toka txapelketa.
    • 17:30. 'Eutsi Ramon!' kale antzerkia, Trapu Zaharra taldearen eskutik.
    • 18:30. Sagardo dastaketa.
    • 18:30. Haur jolasak.
    • 19:00-21:00. Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria.
    • 23:00. DJ Mondongoren emanaldia.
  • Ekainak 8, igandea
    • 12:00. Herri kirolak. Harri-jasotzaileak: Jon Unanue Goenatxo eta Mikel Lopetegi Urra. Aizkolariak: Karmele Gisasola Zelai III eta Irati Astondoa.
    • 14:30. Herri bazkaria Nerea Ibarzabal eta Jon Maia bertsolariekin.
    • 16:30. Txoborro magoaren emanaldia.
    • 18:00. Ines Osinagaren emanaldia.
    • 19:30. Txaranga Bartoleroa.
  • Ekainak 9, astelehena
    • 10:00. Diana Loatzo Musika Eskolako ikasleekin.
    • 11:00. Meza nagusia.
    • 12:00. Hamaiketako herrikoia.
    • 13:00. Bertso saioa: Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikano. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
    • 17:30. Alurr dantza taldearen emanaldia. Segidan. Haurrentzako gozokiak.
    • 18:30. Bertso saioa: Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikano. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
    • 19:30. Erromeria Elustondo anai-arrebak trikitilariekin eta jaien amaiera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!