Zabalik da San Bartolome Eguneko haur danborradan izen-ematea

Ataria 2025eko maiatzaren 28a

Ekainaren 14ra arte izango da izena emateko aukera, Zubiaurren eta Oramahai Makiu okindegian; 2008 eta 2021 urteen artean jaiotakoek izango dute horretarako aukera.

San Bartolome Eguneko prestaketekin hasiak dira ibartarrak, eta haur danborradan izena emateko aukera zabaldu dute. 2008 eta 2021 urteen artean jaiotakoek izango dute horretarako aukera ekainaren 13ra arte, Zubiaurren eta Oramahai Makiu okindegian.

Ekainean hasiko dituzte entseguak. Hain justu, ekainaren 25ean izango dute lehena, 19:00etan, plazako aterpean. Datozen entseguak, uztailak 2, uztailak 9, uztailak 16 eta abuztuak 20an izango dira, ordu eta leku berean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!