Lau egunetan izango dute zertaz gozatu Ibarrako gazteek

Ataria 2025eko maiatzaren 28a

Ibarrako Gazte Asanbladak, ohi moduan, Gazte Festak antolatu ditu. Ekainaren 12tik 15ra bitartean ospatuko dituzte, eta horretarako, egitarau zabala prestatu dute.

Suziria lehertuz abiatuko dituzte festak eta lau egunetan zehar denetariko ekintzak izango dituzte aukeran; pilota ikuskizuna, sagardo dastaketa, dantza emanaldiak, txapelketak eta kontzertuak, besteak beste.

Ekainaren 13an, ostiralean, gazte afaria egingo dute plazan, 21:01etan, eta tiketak salgai izango dira herriko tabernetan ekainaren 11a arte. Ekainaren 14an, larunbatean, barrikotea egingo dute plazan, eta DBH3ko ikasleek ogitartekoak saltzen egongo direla jakinarazi dute antolatzaileek.

EGITARAUA

  • Ekainak 12, osteguna
    • 17:01. Mural margoketa, Gaztetxe parean.
    • 19:28. Txupinazoa. Ondoren, pintxo-poteoa, Gaztetxean.
  • Ekainak 13, ostirala
    • 16:33. Pilota ikuskizuna, Belabieta kiroldegian.
    • 19:29. Sagardo dastaketa, plazan.
    • 21:01. Gazte afaria, plazan.
    • 23:30. Kontzertuak. Gaztetxean: Arrixku eta DJ Jade; plazan: Las Moskas Trompeteras eta Muxutruk.
  • Ekainak 14, larunbata
    • 10:31. 4x4 Futbol Txapelketa, San Inazion.
    • 17:02. Alurr dantza taldea, plazan.
    • 18:04. Tortilla patata eta txokolate beroa.
    • 18:32. Generazioen arteko lehia, plazan.
    • 21:01. Barrikotea, plazan.
    • 22:01. Kontzertuak. Gaztetxean: Iltze eta DJ EO; plazan: Besarka eta Kitziki.
  • Ekainak 15, igandea
    • 17:02. Txiribituren eskutik umeentzat eskaintza plazan.
    • 18:31. Enbata antzerkia, Gaztetxean.
    • 19:33. Ktarsia, Gaztetxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!