Ibarrako Garagardo Festa plataformak antolatuta, laugarrenez egiten ari dira Ibarrako Garagardo Festa. Atzo eman zioten hasiera, eta gaur amaituko da. Bi egunez, bertaratzen ari direnak hainbat garagardo ezberdin dastatzeko aukera izaten ari dira, bertakoak zein kanpokoak, arruntak nahiz bereziak; janariari dagokionez ere, askotariko menua eskaintzen ari dira.
Gaur, umore ikuskizuna izan da Manex Astigarraga debarrarekin eta Ander Malbadi albizturdarrarekin. Ondoren, berriz, erromeria Itzal taldearekin. Atzo ere izan zen musikarako tartea, Muxutruk erromeriarekin eta DJ Sassyrekin. Gauerdian, DJ Malyren txanda izango da, 00:30ean, gaztetxean.