Ekainaren 16tik uztailaren 20ra bitartean jokatuko da bolei txapelketa Ibarran. Udalak eta Gaztezulok elkarlanean antolatu dute, hirugarren aldiz. Finalaurrekoak eta hirugarren eta laugarren postuak uztailaren 21etik uztailaren 31era izango dira, eta finala, abuztuaren 24an, igandean, 19:00etan, Ibarrako plazan.
Talde mistoak izan behar direla zehaztu dute antolatzaileek, eta talde bakoitzak, gutxienez, lau edo zortzi parte hartzaileen artean izan behar direla. Taldekideak 16 urtetik gorakoak izan behar dute, izan adin berekoak edo ez. Taldeko partaide erdiak Ibarran erroldatuta egon behar dute eta, gehienez, federatu bat izan behar da taldean.
Horrez gainera, junior txapelketa ere izango da jokoan data berdinetan. Txapelketa honetan ere taldeak mistoak izan behar direla zehaztu dute antolatzaileek, baina talde bakoitzak, gutxienez, bost parte hartzailekoak izan beharko dira, maximorik gabe. Taldekideak DBH1etik DBH4ra mailako adin tartekoak izan beharko dute, izan adin berekoak edo ez.
Dagoeneko zabalik da bi txapelketen izen-ematea eta ekainaren 8a arte izango da horretarako aukera, Danon txokoa, Txumitxa, Zubiaurre eta Atari tabernetan. Informazio gehiagorako 688 810 300 edo 688 747 898 zenbakietara deituta lor daiteke.