Euskoskills soldadurako urrezko domina irabazi du Jon Arozenak

Ataria 2025eko maiatzaren 20a

Tolosaldea Lanbide Heziketako ikasle Jon Arozena ibartarrak irabazi du Euskoskills 2025 lehiaketako soldadurako urrezko domina. EuskoSkills lehiaketa Lanbide Heziketako ikasleen arteko txapelketa da.

Jon Arozena (Ibarra, 2006) Tolosaldea Lanbide Heziketako ikasleak irabazi du Lanbide Heziketako ikasleen artean egiten duten Euskoskills txapelketa. Arozenak Enrike Odriozola irakaslearen tutoretzapean parte hartu du lehiaketan eta hain justu, azken hiru urteetan Odriozolaren ikasle batek irabazi du lehiaketa. Ibartarrak soldadurako erdi-mailako zikloa egin zuen Tolosaldea Lanbide Heziketa institutuan eta sari honek aukera emango dio datorren urteko Spainskills lehiaketan parte hartzeko. Bertan  WorldSkills lehiaketan parte hartzeko plaza lortzea izango du helburu. Tolosaldea Lanbide Heziketako arduradunek ibartarra zoriondu dute «egindako lan bikainagatik eta Euskadiko lanbide heziketa mapan berriz ere maila gorenean kokatzeagatik».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!