Lauburuk seina berdindu du Otxartaberekin

Ataria 2025eko maiatzaren 18a

Ibarrako Lauburu areto futboleko taldeak partida garrantzitsua izan zuen atzo. Berdinketarekin lehen kanporaketa gainditzea lortu du. 

6-6 amaitu zen Otxartabe taldearen aurkako itzulerako partida. Rafak, Victorrek eta Gorkak sartu zituzten lehen zatiko hiru golak, eta bigarrengo zatian Raulek lortu zuen launako berdinketa. Beste bi golak Victorrek sartu zituen.  Harmailak goraino beteta zauden eta Lauburuko jarraitzaileek gogotik ospatu zuten berdinketa eta aurrera egiten jarraitzeko lortutako txartela. Izan ere, areto futboleko Bigarren Mailara Igotzeko play-offak joan-etorriko hiru kanporaketa ditu, eta Lauburukoak bide onetik doaz lehen kanporaketa gaindituta. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!